Lore eskaintza, Donostiako Memoria Historikoaren Egunean

0

Gerraren eta frankismoaren biktimen omenez

Irailaren 13an Donostiako Memoria Historikoaren Eguna dela eta, Eneko Goia Donostiako alkateak, udalbatzak, hainbat elkartek eta herritarrek lore-eskaintza egin dute frankismoaren biktimen omenez, Dual eskulturan.

Aurten ere, Udalak omenaldia egin nahi izan die biktimei eta 1936ko kolpe frankistan eta diktadurako urteetan askatasun demokratikoak defendatu zituztenei.

Ekitaldian, halaber, Luisa eta Cuco Perezek parte hartu dute. Bezperan Frantziako kontzentrazio esparruetan errefuxiatuen kantutegia eskaini zuten Udaletxeko Pleno aretoan.