Osasun Sailak 1,2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu minbiziari buruzko ikerketa-proiektuetara

0
  • Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio EiTB Maratoia 2023 ekimen solidarioan lortutako funtsekin finantzatutako minbiziaren ikerketa-proiektuei zuzendutako Bioef-en laguntza-deialdiari

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailak proposatuta, Bioef Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren 1.231.018 euroko —EiTB Maratoia 2023 ekimen solidarioan bildutakoak— laguntzen deialdia onartu du gaur, minbiziaren inguruko ikerketa-proiektuetarako.

Laguntzen deialdi honen bidez, Bioef-ek —EiTB Maratoiarekin lankidetzan eta elkarte, erakunde eta entitateen eta norbanakoen elkartasunari esker— minbiziaren ikerketan aurrera egitea eta gaixotasun horri buruzko ezagutza areagotzea du helburu. Minbiziari buruzko ikerketa-proiektuetan oinarritzen da deialdia, honako arlo eta ildo hauetan:

  • Prebentzioa, detekzio goiztiarra eta diagnostikoaren hobekuntza.
  • Tratamendu berriak eta osasunari aplikatutako teknologiaren erabilera.
  • Gaixotasunaren etiologia.
  • Osasun publikoan eta epidemiologian azterketak.
  • Pazienteentzako prestazio asistentziala eta psikosoziala hobetzea.
  • Pazientearen bizi-kalitatean eragina duten alderdietan oinarritutako ikerketa.
  • Ikerketa soziosanitarioa eta antolakuntzakoa, pazienteen, senideen eta beste zaintzaile batzuen bizi-kalitatea hobetuz.

Osasun-arloko ikerketaren aldeko apustua Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat da, baita Jaurlaritzaren helburu nagusia lortzeko zutabea ere, hots: euskal osasun-sistema publikoa, unibertsala, jasangarria eta kalitatezkoa zaintzea, eta ikerketaren emaitzak emaitza sozial eta ekonomiko bihur daitezen lortzea, herritarren eta datozen belaunaldien ongizatean eraginez.

Esparru horretan, Osasun Sailak, 2021-2024 esparru estrategikoan, eta 2022-2025 aldirako Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategiari esker, ikerketa eta berrikuntza sustatzen ditu bi esparru estrategikoen bidez.

Eskabidea egiteko epea, euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez egingo dena, hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Osasun Sailak 1,2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu minbiziari buruzko ikerketa-proiektuetara

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio EiTB Maratoia 2023 ekimen solidarioan lortutako funtsekin finantzatutako minbiziaren ikerketa-proiektuei zuzendutako Bioef-en laguntza-deialdiari