ZINEMALDIA: Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza Euskal Zinemaren galara joan da.

0

Lehen lehendakariodea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Ibone Bengoetxea, Euskal Zinemaren Galara joan zen bart gauean, Victoria Eugenia Antzokian.

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza eta beste euskal instituzioetako ordezkariak ere bertan izan ziren: Bakartxo Tejería, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; Mikel Torres, bigarren lehendakariordea; Aitor Aldasoro, Hizkuntza Politikako sailburuordea; Andoni Aldekoa, EiTBko Zuzendari Nagusia; Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Aitziber Atorrasagasti, Kultura sustapenerako zuzendaria; Josune Irabien, Euskeraren sustapenerako zuzendaria; eta Jon Insausti, Donostiako Udaleko Kultura zinegotzia, besteak beste.

Ekitaldia Leire Martinez eta Gorka Aginagaldek aurkeztu zuten eta hauek izan ziren banatu ziren sariak eta sarituak:

– Egile Berriak Saria: Victor Iriarte.

– Gidoi onenari Saria: Michel Gaztambide y Victor Erice.

– Bultzada Saria: Edurne Azkarate.

– Film Arrakastatsuenari Saria: Irati (Paul Urkijo).

– Zinemira Saria: Elena Irureta.