Bingen Zupiria Segurtasun sailburua eta Ainhoa Salterain alkatea elkartu dira gaur Udalaren eta Segurtasun Sailaren arteko lankidetza indartzeko eta zornotzarren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko elkarlanari hasiera emateko.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua Amorebieta-Etxanon izan da gaur, udalerriko alkatearekin, Ainhoa Salterainekin batzartzeko. Bilera honen helburua izan da Udalaren eta Segurtasun Sailaren arteko lankidetza estutzea, udalerriko segurtasuna indartzeko ekintza bateratuak koordinatzeko asmoz.
Lehen bilera instituzional honek hasiera eman dio Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arteko lankidetzari, bi erakundeek segurtasun-politika eraginkorrak eta tokiko errealitatera egokituak garatzen jarraitzeko duten konpromisoa indartuz.