PRUEBA
Susana García Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak «albiste ontzat» jo du Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen kudeaketa-gomendioa, Eusko Jaurlaritzak Arkauteko lotunean abiadura handiko trenaren plataformaren eraikuntza-proiektua eta obrak egin ahal izateko.
Euskadiko garraioen arduradunak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, abiadura handiko trenaren obrak egiten ditu hiru lurralde historikoetan, urte hasieran Gipuzkoako adarra amaitu ondoren. Kudeaketa-gomendioa Eusko Jaurlaritzak behar diren barne-izapideak egin ondoren eta Gobernu Kontseiluak baimena eman ondoren onartuko da.