Digitalizazioaren, Jasangarritasunaren eta Marka Pertsonalaren bidez Merkataritza Hazteko gakoak ezagutuko ditugu Retaileko Euskal Eskolaren IV. Biltzarrean

0

Datorren urriaren 2an, Donostian egingo da Retaileko Euskal Eskolaren IV. Biltzarra, “Hazten ari den merkataritza” lelopean. Ekitaldi honek sektoreko enpresariak, adituak eta profesionalak bilduko ditu, merkataritzaren bilakaera markatzen ari diren hiru zutabeei heltzeko: digitalizazioa, jasangarritasuna eta marka pertsonala sare sozialetan.

Jardunaldiaren hasiera ofiziala Jakes Aguirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeak eta Mauricio Arregui Aulestiarte Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberako presidenteak egingo dute, azken honek Eusko Ganberak ordezkatuz.

Kongresuari hasiera emateko, “Estrategia adimendunak: Zure Merkataritza Bideratu eta Optimizatzeko Sekretua” izeneko inaugurazio-saioa egingo da. Saio hori Iñaki Vidaurrazaga marketin/salmentetan espezializatutako aholkulariak eta ekipoen neurocoachak emango dute. Vidaurrazagak esperientzia du Café Fortaleza eta Unilever enpresetako zuzendaritza-karguetan, eta bere estrategiak partekatuko ditu saltokiek beren eragiketak optimizatu ahal izan ditzaten etengabe aldatzen ari den merkataritza-ingurune batean.

Jardunaldiaren lehen blokeak digitalizazioa izango du ardatz, Marketplaces eta Adimen Artifiziala merkataritzan ikuspegiarekin. Antxon Benitok, eraldaketa digitalean espezializatutako hiru enpresaren sortzaileak, “Aholkularia, laguntzailea edo bazkidea? Nola AA generatiboak retaila eta marketplazeak sustatzen dituen”. Bertan, AAk sektorean duen eragina aztertuko du. Ondoren, Mikel Castañok, Cotton Artean enpresako kudeatzaile eta jabeak, ikuspegi praktiko bat eskainiko du “Arabako merkataritza-esperientzia erreala. Digitalizaziorako bidaia”. Bertan, merkataritza tradizionaletik omnikanalitateraino izandako eraldaketa kontatuko du.

Bigarren blokea jasangarritasunari buruzkoa da, eta “Zero hondakin eta pertsonak” du izenburu. Iker Fernándezek, kudeaketa eta jasangarritasunean aditu eta aholkulariak, hurbileko merkataritzan praktika jasangarriak integratzeko moduari buruzko hitzaldia emango du. Gloria Morak, Amasarte Labearen kudeatzaile eta jabeak, berriz, Bizkaian jasangarritasunarekin konprometitutako auzo okindegi baten kudeaketan duen esperientzia partekatuko du.

Kongresuaren hirugarren blokeak sare sozialetako marka pertsonala izango du ardatz. Sergio Vegas kazetari eta eduki-sortzaileak “Sortu eta indartu zure marka pertsonala edukian oinarrituta” hitzaldia emango du. Bertan, identitate digital sendoa eta benetakoa nola eraiki azalduko du. Ondoren, Inma Lópezek, Inma_Lo-ren kudeatzaile eta jabeak, “Marka pertsonal on baten boterea sare sozialetan” izango du hizpide, plataforma horien erabileran duen esperientzia partekatuz, Gipuzkoan duen merkataritzaren irudia indartzeko.

Amaitzeko, hizlari guztien eta enpresa parte-hartzaileen arteko solasaldia egingo da, euskal merkataritzak gaur egungo testuinguruan dituen erronkak eta aukerak eztabaidatzeko.

Retaileko Euskal Eskolaren IV. Kongresua funtsezko gunea da sektoreko merkatariek eta profesionalek digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta marka pertsonalen sorkuntzaren inguruko tresnak eskura ditzaten, lankidetza eta ikaskuntza partekatua sustatuz.