Euskadiko Adinekoen II. Topaketa

0

Nerea Melgosa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak Eusko Jaurlaritzaren izenean parte hartu du gaur Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskofederpenek antolatutako Euskadiko adinekoen bigarren topaketan.

«Gaur adineko pertsonen eragina aldarrikatu nahi izan dut. Gazteen artean oso entzuna da ‘influencer’ terminoa, baina fokua pertsona bakoitzarengan jarriko bagenu, bizitza bakoitzean, gaur bertaratu den edozein pertsonaren esperientzia bakoitzean, gizarteak, oro har, ezagutza, jakinduria, eta babesa eta balioak irabaziko lituzke», esan du.