Lehen lehendakariordeak “Hitz Sariak” ekimenaren lehen edizioan parte hartu du eta Inma Shara orkesta zuzendariari Unibertsaltasunari Saria eman dio

0
HITZ SARIAK. Museo GUGGENHEIM. Bilbao.

Grupo Noticias-ek sustatutako ekimen honen helburua gure baloreen aitortza egitea da. Horretarako, lehen edizio honetan, sei euskaldun saritu dira, gure identitatearen eta hitzaren balioaren garrantziaren erreferente eta ordezkari gisa.

Ekitaldiko antolatzaileek azpimarratu dutenez, “sei saridunen banakako arrakastaz haratago, musika, kirola, kultura, gastronomia eta zientzia bezalako arloetan eskuratutako lorpenak ondare ukiezina dira eta gure komunitatea zentzu zabalenean aberasten dute”.

Lehen edizio honetako saridunak hauek izatea erabaki du Grupo Noticiaseko zuzendariek osatutako epaimahaiak:

1. Hitz Sariak – Sustraiak: Bittor Arginzoniz.

Etxebarri Erretegiko sukaldaria da Bittor. Euskal gastronomiaren sustraiekiko eta bere produktuekiko fideltasunagatik, sukaldaritza zintzo eta garden batekin jarduten da Atxondotik, jaiotzen ikusi zuen toki beretik. Gastronomia gure herriaren eta kulturaren sustraietako eta nortasun-ezaugarrietako bat da.

2. Hitz Sariak – Konfiantza: Pedro Miguel Etxenike.

Egoera solidoko fisikan espezializatutako zientzialaria da Pedro, nazioarteko erakunde garrantzitsuenek aintzatetsitako ikerkuntzan duen dedikazio sutsuagatik eta zientziaren dibulgazioan egindako lan garrantzitsuagatik. Bere figurari, bere jardunari, bere ibilbideari beti lagundu dion konfiantza.

3. Hitz Sariak – Konpromisoa: Jose Angel Iribar.

Iribar futbolaren munduan erreferentea da, proiektu batekin, klub batekin eta komunitate batekin (Athleticekin) duen konpromisoaren adibide gisa. Izan ere, Athletic bere balioen erreferente izaten jarraitzen du, futbolari gisa egindako ibilbide profesionaletik haratago. Fideltasunaren eta konpromisoaren ikurra, gure jendearen nortasun-ikurra.

4. Hitz Sariak – Ekintzailetza: Hasier Larrea.

Larrea Ori Living-en sortzaile & CEO da eta Bostongo MIT-etik egindako ibilbide ikaragarriagatik eta espazioen birdiseinuan berrikuntzatik abiatuta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko duen espiritu ekintzaileagatik jasoko du saria. Ekintzailetza gure nortasunaren adierazle izan da duela mende batzuetatik hona.

5. Hitz Sariak – Unibertsaltasuna: Inma Shara.

Inma orkestra-zuzendaria da eta bere ibilbide profesionalagatik musikaren lengoaia unibertsalarekin orkestra onenekin eta munduko eszenatoki onenetan aritzeagatik jasoko du saria. Inma figura unibertsal bihurtu da bere oihartzunean eta bere inpaktuan planetako puntu guztietara gure herriaren nortasuna eramatean.

6. Hitz Sariak – Esfortzua: Juan Ignacio Vidarte.

Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia da eta saria jasoko du nazioartean artearen panoramaren erreferenteen artean kokatzeko egindako ahaleginagatik. Batzuetan utopikoa den proiektu bat errealitate bihurtzeko eta gure nortasunean funtsezkoa den bikaintasun batekin eraikitzeko egin dituen ahaleginak, iraunkortasuna eta horiek gainditu izana saritu dira.

Lehen edizio honetan, lehen lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ibone Bengoetxeak, Inma Shara orkesta zuzendariari Unibertsaltasunaren Hitz Saria eman dio.

“Ohore handia da niretzat aitorpen hau Inma bezalako profesional bati ematea; profesional bikaina izateaz gain, emakumea delako. Eta emakumeak ikusezinak izan gara urte askotan sektore honetan. Uste dut gaur, aitorpen horrekin, beste urrats bat ematen dugula musikaren esparruan emakumeen presentzia indartzeko eta babesteko. Inma konstantzian, iraunkortasunean eta profesionaltasunean jarraitu beharreko adibidea da. Eskerrak eman nahi dizkiot egindako lanagatik eta gizarteari eta emakumeei egindako ekarpenagatik”, adierazi du Bengoetxeak, saria ematean.