Urriaren 7tik aurrera 60 urtetik gorako pertsonek eta arriskupeko biztanleek gripearen eta covidaren aurkako txertoa har dezakete

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak urriaren 7an hasiko den gripearen eta COVIDaren aurkako 2024ko txertaketa-kanpaina aurkeztu dute gaur. Beraz, gaurtik aurrera 60 urtetik gorako pertsonek eta arriskupeko biztanleek zita har dezakete Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta. Gainerako herritarrek ere eskatu ahal izango dute gripearen aurkako txertoa, baina azaroaren 4tik aurrera eskatu ahal izango dute, biztanle kalteberenei emango baitzaie lehentasuna.

Enrique Peiró Osasun sailburua eta epidemiologoak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari Guillermo Herrerok eta Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Maite Martínez zuzendariarekin batera, azaldu dituzte gaurko prentsaurrekoan kanpainaren gakoak eta gogorarazi dute, ohikoa den bezala, immunizazioari jada hasiera eman zaiolan adineko pertsonen egoitzetan. Kanpainaren helburua da ahalik eta gehien babestea herritarrak, bereziki pertsona ahulenak, konplikazio handienak izan ditzaketenak arnas gaixotasunen aurrean.

Izan ere, aurten ere, gripearen txertoarekin batera, arriskuko biztanleei SARS-CoV-2 birusaren aurkako txerto eguneratua – omikroi-aldaera bat barne – aldi berean jasotzeko aukera eskaintzen zaie. Txertoak jartzea erabat borondatezkoa da, baina Osasun Sailak eta Osakidetzak gomendatzen dute; izan ere, sailburuordeak ohartarazi duenez, «prest egon behar dugu udazken honetan gripea eta COVIDa batera agertzeko».

Prentsaurrekoan azaldu den bezala, txertoak jasotzeko, arrisku-talde hauetako kideek izango dute lehentasuna:

  • 60 urtetik gorakoak.
  • Patologia kronikoren bat duten pertsonak (biriketakoa, bihotzekoa, diabetesa…).
  • Haurdun dauden emakumeak.
  • Profesional sanitarioak, gizarte-zerbitzuetako langileak eta zaintzaileak.
  • Adinekoen egoitzetan bizi diren pertsonak (aste honetan bertan hasi da txertaketa).

GRIPEAREN AURKAKO HAURREN TXERTAKETA

Gainera, bigarren urtez jarraian, Osakidetzak sistematikoki txertatuko die gripearen aurkako txertoa 6 hilabetetik gorako eta 5 urtetik beherako haurrei, txerto hori sartu baitu adin-tarte horretako haurren txertaketa-egutegian. Arrisku-egoeran dauden 5 urtetik gorako pertsonei ere emango zaie txertoa.

20 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei sudurraren bidezko txertoa jarriko zaie, ziztada saihesteko; beraz, atxikidura handiagoa espero da.

GRIPEAREN AURKAKO TXERTOAREN ESKURAGARRITASUNA ETA EZAUGARRIAK

Gripearen aurkako sudurraren bidezko txertoa aipatutako haurrentzat bakarrik izango da. Biztanle gehienek muskulubarneko txertoa tetrabalentea jasoko dute, hau da, gripearen andui desberdinen aurkako babesa handitzen duena: 2 A motakoak eta 2 B motakoak. Zehazki, kanpaina honetarako honako hauek erosi dira:

  • Gripearen aurkako txerto tetrabalentearen 700.000 dosi, birus zatikatu inaktibatuenak (Fluarix Tetra®, GSK laborategia), 6 hilabetetik gorako biztanleei zuzenduak.
  • Gripearen aurkako txerto tetrabalentearen 19.500 dosi, birus zatikatu inaktibatuen dosi handikoak (Efluelda®, Sanofi laborategia), 65 urte edo gehiago dituzten pertsona instituzionalizatuentzat.
  • Zelula-kultiboko gripearen aurkako txerto tetrabalentearen 1.100 dosi, (Flucelvax Tetra®, Seqirus laborategia), arrautzari edo aminoglukosidoei alergia dieten pertsonentzat, 2 urtetik aurrera.
  • Gripearen aurkako txerto indargetuaren 35.000 dosi (Fluenz®, AstraZeneca laborategia) 24 eta 59 hilabete bitarteko haurrentzat.

Guztira, eskuragarri dauden gripearen aurkako 755.600 dosi dira, eta, eskaera handiagoa izanez gero, % 20an handitu ahal izango dira 906.720 dosira iritsi arte, hau da, Osakidetzak inoiz aurreikusitako kopururik handiena kanpaina egin den 36 urteetan.

NOLA ESKA DEZAKET ZITA?

Hasieran, arrisku-taldeetako pertsonei emango zaie lehentasuna: Horrenbestez:

  • Arrisku-talde batean bazaude: eskatu zita gaur bertan, Osakidetzaren webgunearen bidez edo zure osasun-zentrora deituta, txertoa urriaren 7tik aurrera jartzeko. 80 urte edo gehiago dituzten pertsonei zuzenean deituko diegu.
  • Arrisku-talde batean EZ bazaude: itxaron azaroaren 4ra arte. Egun horretatik aurrera zita eskatu ahal izango duzu gripearen aurkako txertoa jartzeko, webgunearen bidez edo zure osasun-zentrora deituta.

PREBENTZIO-NEURRIAK

Txertoa jartzeaz gain, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazten dute gripea eta COVIDa prebenitu daitezkeela zenbait neurri errespetatuz: eskuak garbitu, jende-pilaketak saihesu, espazio itxiak aireztatu eta maskara erabili. Alde horretatik, sailburuordeak euskal gizarteari eskatu dio maskara lotsik gabe erabiltzeko, batez ere espazio itxietan eta gripe-sintomak izanez gero.

Más información en: https://www.osakidetza.euskadi.eus/2023ko-txertaketa-kanpaina/webosk00-oskenf/eu/