Mikel Jauregi sailburua Berrikuntzaren Euskal Agentzian – Innobasquen izan da gaur goizean, eta bertan harrera egin diote Manu Salaverria presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak. Haiekin batera Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea ere izan da. Euskadiko, Europako eta munduko berrikuntzaren egoera elkarrekin aztertu dute, Europako Batzordeak egindako aurreko Regional Innovation Scoreboardeko datu onak abiapuntutzat hartuta, Euskadi «berrikuntza-polotzat» jotzen baitzen.
Innobasque funtsezko aliatua da enpresei eta bereziki txiki eta ertainak direnei zuzendutako berrikuntza-politikak hedatzeko. Horregatik, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta Innobasqueren arteko lankidetza indartuz joan da azken urteotan. Horren erakusgarri da biek bultzatutako HAZINNOVA programa (SPRI taldearen parte-hartzearekin), euskal ekonomiaren oinarria osatzen duten ETEetan berrikuntza sustatzera bideratua, eta helburutzat produktu eta negozio-prozesuan berrikuntza sustatzea duena: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. 2023an, 367 enpresak hartu zuten parte HAZINNOVA programan, eta, guztira, 517 berrikuntza-proiektu onartu ziren.