PRUEBA
Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, CEBEK – Bizkaiko Enpresen Konfederazioko presidente Carolina Pérez Toledorekin bildu da gaur. Haiekin batera, Andoitz Korta Industria sailburuordeak, Javier Azpiazu CEBEKeko idazkari nagusiak eta Begoña San Miguel FVEMeko presidenteak bileran ere parte hartu dute.
Testuinguru ekonomiko globala eta tokikoa aztertzeaz gain, sailburuak bertatik-bertara ezagutu ditu Bizkaiko enpresek aurretik dituzten erronkak eta aukerak CEBEKen Bilboko egoitzan izandako bileran .