37 agentek ordezkatuko dute Ertzaintza «European Police & Fire Games 2024» jokoetan

0

Urriaren 11tik 20ra hainbat diziplinatan lehiatuko dira: atletismoa, borroka arteak, igeriketa, tiroa, padela, arrauna, txirrindularitza, powerlifting-a, crossfit-a…

Ertzaintzaren zuzendari Victoria Landak, Ertzaintzaren buru Josu Bujandak eta Laguntza Taktikoko buru Josu Markaidak harrera egin die gaur goizean Bragan (Portugal) egingo den «European Police & Fire Games» ekimenaren 10. edizioan parte hartuko duten Ertzaintzako 37 kirolariei.

Hamar egun hauetan, ertzainak 30 herrialde baino gehiagoko beste profesional batzuekin lehiatuko dira, Eusko Jaurlaritzak emandako ekipazioa eramango dute, ikurrinaren koloreekin, eta «Ertzaintza» eta «Euskadi Basque Country» idatzita. Guztira 6 emakume eta 31 gizon dira. Disziplina bakoitzeko federazio-fitxa dute eta eskarmentu handikoak dira espezialitate bakoitzean: atletismoa, borroka-arteak (taekwondoa, judoa eta jiu jitsua), igeriketa, arrauna, crossfit-a, tiroa, padel-a, txirrindularitza, crossfit-a eta powerliftinga, saskibaloia, triatloia, etab.

20.000 euroko diru laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 20.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du 2024rako, mota honetako Europako eta nazioarteko jokoetan parte hartzen duten ertzainen gastuen zati bat ordaintzen laguntzeko.

Helburua bikoitza da:

  • Ertzaintzaren irudia eta balioak indartzea, Euskadin zein Euskaditik kanpo.
  • Kirol-lehiaketen balioak sustatzea, horietako asko parte-hartzaileen jarduera profesionalarekin lotuta daudelako eta lanerako forma fisikoa mantentzen laguntzen dutelako.