PRUEBA
Hezkuntza Departamentuaren Areto Nagusian aurkeztu dituzte gaur ijito herriaren historiari eta kulturari buruzko curriculum materialak, eta, hain zuzen ere, Bruno Miguel Jimenezek egin ditu, Kasedako Francisco Javier Saenz de Oiza ikastetxe publikoko zuzendariak. Materialak Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztien eskura jarriko dira, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Era berean, ikastetxeek ijito herriaren inguruan idatzitako liburu bat izango dute, Kasedako Juan Ramon Hernandezek idatzia, gaur Departamentuak aurkeztu duena.