Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen eta hezkuntza-langileen soldatak ikastetxe publikoetakoekin pixkanaka parekatzea ahalbidetuko duen lege-aurreproiektuaren onarpena izan da gaurko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoaren protagonistetako bat. Gaurko agerraldian, Maria Ubarretxena bozeramailearekin batera, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua izan dira.
Begoña Pedrosa sailburuak soldatak parekatzeko prozesua nola jarriko den martxan azaldu du. «Gobernu Kontseiluak gaur onartutako Aurrekontuen Legearen aldaketak itunpeko sareko langileen soldatak parekatzeko prozesuari hasiera ematen dio. Albiste ona da, eta legezko bermea eta patronalen eta sindikatu nagusien adostasuna du «. Hezkuntza sailburuak jakinarazi du 67 milioi euro bideratuko direla prozesu horretara, eta 2027ko epea aurreikusten dela prozesua amaitzeko. Aldaketa horren helburua «doako eta kalitatezko irakaskuntza bermatzea» da.
Gaur onartu ondoren, lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, Legebiltzarreko Osoko Bilkurak izapidetu eta onar dezan. Legebiltzarraren onespena amaitutakoan, «2023ko eta 2024ko ekitaldietan parekatzearen ondoriozko ordainsarien aldeak ahalik eta azkarren ordainduko dira, betiere urtea amaitu baino lehen».
222 kexa Elebiden
Maria Ubarretxenak azaldu duenez, Gobernu Kontseiluak Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuaren 2023ko txostena onartu du. Txostenak jasotzen duenez, iaz 222 intzidentzia erregistratu ziren hizkuntza-eskubideen urraketei dagokienez, baina 176 baino ez ziren izapidetu. Kopuru hori azken 6 urteetako baxuena da. Kexen %91,3 eremu publikoan izandako eskubide-urraketak izan ziren. Azpimarratzekoa da gehienek EAEko Administrazio Orokorra (%40,8) eta Toki Administrazioa (%38,1) aipatzen dituztela.
Gaurko Gobernu Kontseiluan Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailerako kreditu globala handitzea ere onartu da. 2024ko ekitaldirako igoera 25.220.000 eurokoa da. Kopuru horri esker, Gaztelagun programaren, etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzen eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoaren (EPE) kreditu-premiei erantzun ahal izango zaie.
Aparteko laguntzak Arabako Errioxako mahastizaintzarako
Bestalde, Amaia Barredok jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak 5,6 milioi euroko aparteko laguntza onartu duela aurten ardoaren sektorerako, Arabako Errioxako mahastizainei laguntzeko (Errioxa JDK). Barredok gogorarazi duenez, «Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuak ezarritako errendimendu-mugaren konpentsazio gisa oinarritzen da erabaki horrekin, eta 2024an mahats tinta bildu duten mahastizain guztiei irekia da». Agerraldian gogorarazi dute gaur Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela. Barredok berretsi egin du landa-ingurunean genero-berdintasunarekin duen konpromisoa, «emakumeek bizitza publikoan modu aktiboan parte hartzea bultzatzen duten politikak sustatuz, gizonen baldintza berdinetan». Era berean, beharrezkotzat jotzen du «lehen sektorean aktibo berriak sartzea, kasu honetan emakume gazteak».
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Agerraldian gogorarazi dute gaur Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela. Barredok berretsi du landa-eremuan genero-berdintasunarekin duen konpromisoa, “emakumeek bizitza publikoan, gizonen baldintza beretan, modu aktiboan parte hartzea bultzatzen duten politikak sustatuz. Amaia Barredoren ustez, “lehen sektorean aktibo berriak, kasu honetan emakume gazteak, sartu” behar dira.