Konbus+: proiekzio termikoko prozesu aurreratuen integrazioa

0

Proiektuaren fitxa

Bertikala: Energia garbiagoak

Proiektuaren deskribapena

Proiekzio termikoaren merkatua handia da (12-13 mila milioi dolar) eta hazkuntza betean dago, baina mugak ditu aplikazio-arlo berrietara zabaltzeko kostua (OPEX) dela eta.

Konbus+ start-uparen helburua sektoreko erronka nagusiei aurre egitea da: batetik, estaltze eta gas-kontsumoaren prozesuko kudeaketa termikoari lotutako OPEXa murriztea; bestetik, beroarekiko sentiberak diren aleazioetatik (titanioa) abiatuta estaldurak fabrikatzea hutserako gela berezien beharrik gabe. Tecnaliak garatutako proiekzio termikoko teknologia berrietan oinarritzen da proiektua: OPEX prestazio handiko estalduretarako HFPDneo pultsazio-sistema / murriztutako piezatan egindako input termikoa eta HVOAF etengabeko prozesua, metal arinen hutsik gabeko prozesamendurako.

Tagline: Muturreko baldintzetarako proiekzio termikoko estaldura aurreratuen zerbitzu-plataforma.

Finantzaketa-beharrak:

Lehenbiziko txanda 250k€ (2024-2025)
Garapen teknikoa: 20.500€
• Metalografia zerbitzua 12.000€ (Tecnaliak kontratatzeko) eta suntsikorrak (hautsa) 8.500€.
• TECNALIAk jarriko ditu jarduera hauetarako langile teknikoak.
Langileak: 192.000€
Besterik: 41.000€
• Webgunea garatzea, marka-diseinua eta marketin eta hedapen-materiala, 3.000€
• Bidaiak, azokak eta lan komertziala. (ITSC 2025, Vancouver Kanada). 26.000€
• Aholkularitza, legezko, auditoretza, konstituzio, administrazio… Gastuak.
10.000k
• Informatika eta telefonia 2.000€
Bigarren txanda (2027)
Proiekzio termikorako gelaxka eta metalografia ekipamenduak: 1,6Mill€ inbertsio eta mailegu bidez

Technology Readiness Level TRL8. TRL 9 integratzailearekin adostu eta gero.

Venture Readiness Level BRL5

Merkatua

(1) Spray as a service / I+G+b proiektuak: mundu mailako spray shops (EBko merkatua salbu) eta OEMak.

(2) Ekipamendu-salmenta (zuziak): OEMak, estaltzaileak, unibertsitateak eta teknologia-zentroak.

(3) Estaldura-zerbitzuak: ontzigintza, oil & gas, meatzaritza, energia-sortze eta aireko sektoreetan muturreko baldintzetarako piezen erabiltzaile diren enpresak.

Technology tags

deep tech nanotech 3D Technologies hardware

Negozio-eredua

Bezeroa B2B

Diru-sarrera eredua Produktuen salmenta / Zerbitzuak / Proiektu bakoitzeko fee

Proiektuaren beharrak

Honakoekin konektatu nahi du… Inbertitzaileak, mekanizazioan edo Oil&Gas / Energia sektorean lider diren enpresak.

Ikusi lan-eskaintzaren profila

Sustatzailea