Eusko Jaurlaritzak Urduñako Udalari dirulaguntza bat ematea onartu du, hilerriko nitxo batzuk eraisteko eta hobitik ateratzeko lanekin jarraitu ahal izateko (Gobernu Bilera 2024-10-29)

0

Gaurko Gobernu Kontseiluaren bileran Urduñako Udalari 48.149,85 euroko dirulaguntza zuzena ematea onartu da. Ekarpen ekonomiko honen helburua da hilerriko nitxo batzuk, jada erabiltzen ez direnak, eraisteko lanak finantzatzea. Nitxo horiek kontzentrazio-esparruko eta Urduñako espetxeko biktima izan ziren presoen gorpuzkien lurperatzeen gainean daude eraikita daude eta.

Nitxoak kendu ondoren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, desobiratze lanen hirugarren kanpaina jarriko du abian, datorren abendurako aurreikusten dena. Aranzadi Zientzia Elkartea arduratuko da desobiratze lanetaz eta beraien iritzirako, 30 pertsonaren gorpuzkiak daude oraindik berreskuratzeko, frankismoaren errepresioaren biktima izan ziren 30 presorenak.

Aurreko bi kanpainetan, 2014an eta 2022an, 71 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira, eta horietako 11 identifikatu eta haien familiei eman ahal izan zaizkie.

Jarduera hori, Urduñako Udalarekin lankidetzan, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren baitan kokatua dago. Programa hau aurrera eramateko, Aranzadi Zientzia Elkarteak desobiratze eta antropologia forentseko lanak egiten ditu eta EHUko Biomics laborategi genetikoak, DNA laginak erkatuz identifikazio genetikoa egiteaz arduratzen da.