Eusko Jaurlaritzak guztira 1.700.000 euroko ezohiko laguntzak onartu ditu Errioxa JDKko Arabako mahastizainentzat, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko

0

2024ko kanpainan Errioxa JDKak ezarritako gehienekoaren (5.850 kg/ha) % 50etik beherako ekoizpen-errendimendua izan dutenei zuzendua

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, 2024. urterako Errioxa JDKren babespeko Arabako mahastizainentzat guztira gehienez 1.700.000 euroko ezohiko laguntzak deitzeko denari. Laguntza horiek 2025eko kanpainan euren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko dira.

Laguntza horien onuradunak izan daitezke Arabako mahastien titularrak, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (NUE) izenda emanda dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularrak direnak eta Arabako Mahastien Erregistroan inskribatuta dauden eta Errioxa JDKren babespean dauden mahastiak dituztenak.

Laguntza jaso ahal izateko, 2024ko kanpainan beren ustiategiko lursailetan Errioxa JDKak kanpaina horretan ezarritako gehieneko errendimenduaren (5.850 kg/ha) % 50etik beherako ekoizpen-errendimendua izatea eskatuko da, hau da, titularra onuradun izateko ustiategiaren gehieneko errendimendu onargarria 2.925 kg/ha izatea.

Laguntzak esleitzeko, onargarritasun-baldintzak betetzen dituzten eskabideak lehentasun-ordena baten arabera ordenatuko dira, ekoizpen-ahalmen estandarra berreskuratzeko aurreikusitako produkzio-kostuen arabera: 2024ko kanpainan produkzio-errendimendua galdu duten lurzatiak. % 80. Eta 2024ko kanpainan produkzio-errendimendua galdu duten lurzatiak. % 50 eta < % 80.