Kalitatea sustatzearen aldeko apustua egiten duen Arabako Errioxako eta Errioxa Garaiko taldea
Errioxa Garaiko eta Araba Errioxako zortzi upategik ‘Subsierra’ elkartea sortu dute, ardoak nekazaritza ekolojikuarekin egiteko konpromisoarekin bat: mahasti zaharrak, propioak edo hornitzaile ziurtatuak. Upeltegiek kalitatea eta prestigioa bilatzen dute. Proiektuaren aurkezpenean izan da Amaia Barredo, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.
«Subsierra» Arabako Errioxako eta Errioxa Garaiko Ardogile eta Mahastizainen Elkartearen aurkezpena Gasteizko Cordon etxean egin da. Talde berria zortzi upeltegik osatzen dute: Artuke (Arturo de Miguel), Tierra (Carlos Fernández), Carlos Sánchez, Loli Casado, Teodoro Ruiz Monje (José Luis Ruiz Bañares ‘Itu’), Amaren (Juan Luis Cañas), Ostatu (Mariasun Saénz de Samaniego) eta Tentenublo (Roberto Olivan).
«Subsierra«n bildutako upeltegiak antzinako eskualdean daude, «Sonsierra nafartarra» (gaur egun «Sonsierra») izena hartu zuen eskualdean, erresuma zaharraren garaian. Briñas´etik Moredaraino, Ebro ibaiaren iparraldean. Zortzi upeltegiak sei herri ezberdinetan kokatuta daude, euren familia ezaugarri komunarekin. Guztien artean 318 hektarea dira. Han, ekoizpena ekologikoa da. Gaur egun soberakin handiak daude Errioxa izendapenean, eta dagoeneko salduta dituzte beren ekoizpenak.
Juan Luis Cañas presidentearen esanetan, kalitatearen aldeko apustua areagotu nahi dute. Horrela, beren ardoak modu ekologikoan egiteko konpromisoa hartu dute: mahasti zaharrak, mahats propioa edo hornitzaile ziurtatuak, eskuzko mahats-bilketa eta hornitzaileei mahatsa bidezko eran ordaintzea.