Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako

0
PRUEBA

Amets, 1979an Laudioko lonja txiki batean makineria konbentzionalez hornitutako mekanizazio-tailer txiki gisa ireki zela, urteak igaro ahala,  etengabe eboluzionatzen ari den piezak planopean mekanizatzeko enpresa bihurtu da. Guztira 27 profesionalek osatzen dute enpresa eta bezeroei esker hazten joan da. Bezero gehienak industria-sektore dibertsifikatu batetik datoz. “Ez dugu bezero ‘tipo’ bereizgarririk, baina horrek aberastu ere egin gaitu, sektore bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera ematen baitigu, balizko bezero berrien beharrei erantzuteko hobeto prestatuta egoteko”, aitortu du Alazne Aldaiturriaga Ametseko zuzendari exekutiboak. 

Beraz, zientzia, energia edo teknologia bezalako sektoreek, beste askoren artean, enkargu soil baten bila ez ezik, enpresak bezero guztiei eksiantzen dien kaudimen eta fidagarritasunagatik ere jotzen dute Ametsera. Aldaiturriagak dio: “Beren beharretatik haratago joaten saiatzen gara”. Izan ere, konpainiak digitalizazioaren alde eta ordenagailuz lagundutako diseinu eta fabrikazio teknologien alde egindako apostuari esker, beraien zazpi askatasun graduko bost ardatz dauzkaten makinak diseinatu daitekeen ia edozein geometria zehaztasun handiz lor dezakete. “Azken urteotan ahalegin handia egin dugu teknologiarik aurreratuena izateko, gure taldea trebatzeko zerbitzurik onena eskaintzeko eta beti abangoardian egoteko”, onartzen du zuzendari exekutiboak. 

Horrela, Ametsen Kudeaketa Sistema Integratuak hiru oinarri nagusi ditu bere jarduerarako: zerbitzuaren kalitatea, ingurumenaren babesa eta laguntzaile guztien ongizatea; bazkide, langile, hornitzaile edo bezero badira ere. 

Kalitate hori lortzeko, enpresak I+Gren aldeko apustua egiten du, baliabideak eta prozesuak optimizatzeko, zerbitzua eta ospea hobetzeko eta sinergiak sortzeko aukera ematen baitie. Aldaiturriagak gogoeta egiten du: “Gauzak egiteko modu hobea dagoela eta mundua mugitzen ari dela badakigu. Horregatik ez dugu atzean geratu nahi”. Hori dela eta, konpainiak SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, hala nola ‘Enpresa Zibersegurtasunean’ eta ‘Industria Digitalan‘, digitalizazioari begira, ‘Hazinnovan’, enpresen berrikuntzan laguntzeko, edo ‘Hazitek’ programan, I+Gri zuzenduta. 

Ametsek ingurumenarekin duen konpromisoari dagokionez, enpresak erabaki kontzienteagoak eta iraunkorragoak hartzen ditu; izan ere, Aldaiturriagaren arabera, “gaur egun produktibitatea lortu behar dugula badakigu, etorkizunean jasangarritasuna bermatzen dugun bitartean”. 

Etorkizunari begira, konpainia bere parkean sartu dituzten azken makinetako bi instalatzen ari da une honetan: lau metroko luzera duen ‘Soraluce mekanizazio-zentroa’ eta Y ardatza duen CMZ tornua. Gainera, enpresako taldeak argi du “Amets lan egiteko leku hobea bihurtu nahi duela, eta, horregatik, etorkizunari begira, Adimen Artifizialaren aplikazioan eta negozio fisikoari nola lagun diezaiokeen jarrita duela begia”, ziurtatu du zuzendari exekutiboak. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.