Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du DOK SUMMIT kongresuan. GAIA – Ezagutzaren eta Teknologiaren Industrien Klusterrak eta ESLE – Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak antolatutako ekitaldia azaroaren 11n eta 12an ospatu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta horretarako SPRI Taldearen laguntza izan du. Kongresuak Euskadiko ekosistema digital, teknologiko eta enpresarialeko eragile nagusiak bildu ditu, 98 jarduerarekin. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: dozena bat hitzaldi, 30 kasu arrakastatsutik gorako aurkezpena, bost aditu-panel, 10 hitzaldi inspirazional, tailerrak, erakusketak eta jarduera osagarrien zerrenda luzea.

Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak jaso du Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria, eta honako hau nabarmendu du: “eraldaketa digitalan benetan benetan siniesten badugu, ezinbestekoa dugu sektorearen eskutik lan egitea. Ez dago irtenbide magikorik, badakigu nola egiten den bidaia hori: lankidetza publiko-pribatua indartu, inbertsio publikoa ahalbidetu eta gizarte osoari zabaldu arlo honetan Euskadin egiten den lan garrantzitsua. Adibide moduan, gure herriak zibersegurtasun-enpresen tasarik handienetakoa du biztanleriaren arabera, Estatuko eta Europar Batasuneko batez bestekoaren oso gainetik, eta hori ez da kasualitatea. Sektore sendoa dugula eta Euskadi leku erakargarria dela adierazten du horrek. Jarrai dezagun bide honetatik”.