Nerea Melgosa sailburuak lagunkoitasunari buruzko Europako Jardunbide Egokien VIII. Jardunaldia inauguratu du

0
PRUEBA

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Euskadi Lagunkoiaren Europako Jardunbide Egokien VIII. Jardunaldiari hasiera eman dio gaur goizean, Donostian.

Euskadi Lagunkoia sareak lagunkoitasunari buruzko jardunbide egokien jardunaldiaren edizio berri hau ospatu du bakardadea jorratuz.

Jardunaldiari hasiera emateko, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak hitz egin dute. Izan ere, Gipuzkoako hiriburua gaur egun Euskadi Lagunkoia sarea osatzen duten EAEko 84 udalerrietako bat da. horietatik 36 Bizkaikoak dira, 26 Gipuzkoakoak eta 22 Arabakoak. Sare horren helburu nagusia da adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko.

Lagunkoia 24 saria

Jardunaldia Lagunkoia 2024 Sariaren banaketarekin amaituko da. Sari horren helburua da Euskadiko erakundeek garatutako jardunbideei balioa ematea, baldin eta beren berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik nabarmentzen badira, lagunkoitasunari dagokionez, zahartzen ari diren pertsonentzako bizi-ingurune lagunkoiak sortzeari dagokionez, eta aurten erronkari erantzuteko ekimenetan jartzen dute arreta.