Osasun Sailak presazko prozedura bidez kontratatu du Bizkaiko eta Arabako osasun-garraioa zerbitzu berria

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Bizkaiko eta Arabako presako eta programatutako osasun-garraioa kontratatu du Sanir eta Ambulancias Baztan Bidasoa enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkartearekin, eta Ambulancias Gipuzkoaenpresarekin, hurrenez hurren. Azaroaren 25etik, astelehen honetatik, aurrera hasiko dira zerbitzua ematen.

Eskaintzen ari zen zerbitzuan izandako etengabeko urritasunen ondorioz, La Pau enpresari neurri administratiboak eta zigor ekonomikoak ezarri ondoren, Osasun Sailak, joan den urriaren 22an, akordioa lortu zuen Kataluniako enpresarekin, hilabete hau amaitu baino lehen zerbitzua modu ordenatuan utz zezan eta egoera premiazko prozedura baten bidez konpontzeko.

Horrela, enpresa berriek zerbitzua bere gain hartu arte, asistentzia-zerbitzua inolako etenik gabe egitea bermatzen da. Izatez, Osasun Sailak presazko prozeduraren bidez izapidetu dituen kontratuei esker, beste enpresa horiek hilaren 25etik aurrera bere gain hartuko dituzte Bizkaian eta Araban urgentziazko garraio-sareko anbulantzien, eta asistentziazkoak ez diren, konbentzionalen eta garraio kolektiboko anbulantzien zerbitzuak. Sanir enpresak Bizkaian egingo du zerbitzua, eta Ambulancias Gipuzkoa enpresak Araban. Sanir Movilidad Sanitaria eta Ambulancias Baztan Bidasoiak osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak Bizkaian egingo du, Bizkanb markarekin; Ambulancias Gipuzkoak, berriz, lurralde historiko horretan eskaintzen du zerbitzua jada, eta Araban ere eskainiko du, Araba Anbulantziak markarekin.

Osasun Sailak uste du horixe zela irtenbiderik azkar, eraginkor eta egokiena, bai pazienteen eta erabiltzaileen ikuspegitik, bai langileen ikuspegitik, eta horiek dira, hain zuzen, lehentasun nagusia Sailarentzat eta Eusko Jaurlaritza osoarentzat.