Kataluniako, Euskadiko eta Nafarroako gobernuek bi topaketa-jardunaldi egin dituzte atzo eta gaur, migrazio-politikei heltzeko eta hiru autonomia-erkidegoetan garatzen ari diren baliabideak eta jarduerak, eta, bereziki, jardunbide egokiak, sarean jartzeko. Bilera horiek Bilbon eta Gasteizen egin dituzte.
Bileretan izan dira, besteak beste, David Moya Kataluniako Generalitateko Migracions, Refugi i Antiracisme ataleko zuzendari nagusia, Marisol de la Nava Nafarroako Foru Erkidegoko Migrazio Politiken zuzendari nagusia eta Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea.
Topaketa horiek hiru gobernuak garatzen ari diren jarduera batzuk zuzenean ezagutzeko balio izan dute. Horrela, Kataluniako gobernuak azaldu du nola egiten dituzten lanerako edo bizitzeko edo besteren konturako lanerako hasierako baimenak; Nafarroako gobernuak azaldu du diskriminazio-egoeren eta irisgarritasun-oztopoen aurrean ematen duten arreta integrala Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu publikoetatik: Harrera Zerbitzua eta Oinarrizko Orientazioa; eta Euskaditik azaldu da nazioarteko babeseko harrera-autonomiaren fasearen transferentzia, besteak beste.
Kataluniako eta Nafarroako ordezkaritzen bisitak Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait zerbitzu eta baliabide ezagutzera emateko ere balio izan du, besteak beste: Migraziorako Euskal Itun Soziala, Ikuspegi – Immigrazioaren Euskal Behatokia, Aholku-Sarea; Harreragune, Trapezistak edo Babes Komunitarioa.