Barakaldok musika tradizionala eraldatu du Euskararen Eguna dela eta gazteei zuzendutako ikuskizun batekin

0
PRUEBA

Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara Sailaren eta Hala Dzipo kultur elkartearen bitartez, Ahots Hari ez dadila haria eten ikuskizuna sortu du. Ekimena Barakaldo Antzokian izango da 19:30ean eta sarrerak, doakoak, gaur arratsaldetik daude eskuragarri antzokiko leihatilan. «Jardunaldi berezi honetan euskara eta euskal kultura zabaltzeko eta sustatzeko konpromisoa berresten dugu. Aurten, berriz ere, Hala Dziporengan jarriko dugu konfiantza, gure nortasuna islatzen duen eta euskaran dugun errotzea indartzen duen kultur programazioa diseinatzeko aukera ematen digun lankidetza «, adierazi du Iratxe Foces Euskara zinegotziak.

Ahots Hari ez dadila haria eten ikuskizunean, ahozko tradizioan oinarrituta, arbasoengandik jasotakoa eraldatu egin da, gaur egun egiten diren joeretara egokituz. Zaharra berri bihurtuz baina gure herriaren sustraiak eta nortasuna sendo mantenduz. Horregatik aurtengo leloa «Ez moztu haria, itzuli herriari herriaren ahotik jasotakoa, gure kultura gal ez dadin.»

«Aurten gure hiriko gazteengan jarri nahi izan dugu arreta, haientzat bereziki pentsatutako ikuskizun batekin. Badakigu gazteak funtsezkoak direla euskararen transmisioan eta etorkizunean, eta, horregatik, haiek inspiratu eta motibatuko dituzten kultur proposamenak helarazi nahi dizkiegu. Horretarako, Hala Dzipok ikuskizun bat sortu du, tradizionala dena berri bihurtuz baina sustraiak eta euskal nortasuna sendo mantenduz «, azpimarratu du Focesek.

Sarrerak doan jaso daitezke antzokian gaur arratsaldean, 19:00etatik 20:00etara; bihar eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara; eta abenduaren 3an bertan 18:00etatik 19:30era. Gehienez lau sarrera jaso daitezke pertsonako.

UDALETXEAN EUSKARAZKO ELKARRIZKETA SORTZEKO KAFEA

Baina Euskararen Eguna ez da ekitaldi honetan bakarrik geratzen. Abenduaren 3an bertan, Udaletxean kafe-postu bat jarriko da, eta bertan langileak gonbidatuko dira lanekoak ez diren euskarazko elkarrizketak izan ditzaten, «aukera ezin hobea sortuz hizkuntzaren erabilera normalizatzeko eta praktika sustatzeko», azpimarratu du Focesek.

Barakaldon, gero eta presentzia handiagoa du euskarak Barakaldoko kaleetan. «Lorpen hori elkarteekin batera egindako lanaren eta Udalak egiten dituen ekintzen emaitza da: ikastetxeetako programak, haurrak euskararen eguneroko erabilerara ekartzen dituztenak; doako kultura-eskaintza euskaraz; euskara ikasteko laguntzak bultzatzea, pertsona gehiagok ikas dezaten,matrikulen kostuaren % 100 lagunduz ; edo euskaltegian ikastaroak egokitzea, hainbat sektore eta adinentzat, barakaldar guztiak euskara ikastean sar daitezen sustatuz», gogorarazi du zinegotziak.

iratxe Foces junto a los representantes de hala Dzipo en la presentación del Día del Euskera