Osakidetzan hauteskunde sindikalak egingo dira, bihar, osteguna, azaroaren 28an, hamarkada baten baino gehiagoren ondoren

0

OSAKIDETZAKO HAUTESKUNDE SINDIKALAK

  • 45.000 profesionalek baino gehiagok izango dute botoa emateko eskubidea Osakidetzako lantokietan egongo diren 82 hauteskunde-mahaietako batean
  • Guztira, 8 erakunde sindikalek aurkeztu dituzte hautagaitzak Osakidetzan hamarkada batean baino gehiagoan egingo diren lehen hauteskunde sindikaletan

Osakidetzako 45.000 profesionalek baino gehiagok izango dute botoa emateko eskubidea datorren azaroaren 28an, osteguna, Erakundearen hauteskunde sindikalen prozesuan izango diren 82 hauteskunde-mahaietako batean. Osakidetzan hauteskunde sindikalak egin ahal izan dira Osasuneko Mahai Sektorialean lortutako akordioari esker. Izan ere, duela hilabete batzuk behin betiko konpromisoa hartu zen hauteskundeak zein hauteskunde-eremutan egingo ziren zehazteko, eta hori funtsezkoa izan zen, hauteskunde-prozesua aktibatzeko saiakera egin baino lehen.

Boto-emaileen errolda gutxi gorabehera 15 hauteskunde-eremutan banatuta dago (horrela deritze Osakidetzan hauteskunde-barruti sindikalei). Bada, hauteskunde-mahaiak hiru lurralde historikoetako ospitaleetan eta osasun-zentroetan banatu dira, eta langileak lantokietako gertutasunaren arabera joango dira mahaietara, horretarako beharrezko baimenak izango baitituzte.

Euskal sare publikoko ospitaleetan, mahaiak goizeko 7:00etatik gaueko 23:00etara egongo dira zabalik; Lehen Mailako Arretan, berriz, 8:00etatik 20:00etara; eta Emergentzietan eta Zuzendaritza Nagusian 8:00etatik 22:00etara.

Gainera, Osakidetzak posta bidezko botoa emateko aukera gaitu du, eta aukera hori azaroaren 22ra arte (ostirala) egon da eskuragarri.

Lehen hauteskunde sindikalak hamarkada batean baino gehiagoan

Osakidetzan hauteskunde hauek egitea bereziki garrantzitsua da, duela hamarkada batetik baino gehiagotik ez baita hauteskunde sindikalik egin erakundean. Zehazki, 2013an egin ziren azkenekoz Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 2014an Gipuzkoako lurralde historikoan.

Guztira, zortzi erakunde sindikal aurkeztu dira hautagai gisa Osakidetzako hauteskunde sindikalen prozesurako. Prozesu horretan, emaitzek lan-gaietako erabakiak modulatuko dituzte, 3 enpresa-batzordek eta 12 langile-batzordek osatutako egitura batean.

Hauteskunde-prozesua bereziki garrantzitsua da sindikatuek Osasuneko Mahai Sektorialean ordezkaritza lortzeko mekanismoa delako, eta esparru horretan ebazten direlako Osakidetzako lan-arloko gaiak.

OHARRA: Hedabide grafikoek hauteskunde-eremuko baliabide-irudiak hartu ahal izango dituzte Areiltza doktorearen anbulatorioan, Bilbon (Areiltza doktorea, 12) 11:00-11:30 bitartean