Ertzaintzaren Mahaia eta Kontseilua akordioak lortzeko giroan egin dira
Segurtasun Saila ErNe, ESAN, EUSPEL eta SIPE sindikatuekin bildu da Ertzaintzaren Erandioko egoitza nagusian, Negoziazio Mahaiaren eta Ertzaintzaren Kontseiluaren deialdi banatan. Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatuekin lan-harremanak negoziatzeko foroa da Negoziazio Mahaia eta Ertzaintzaren kontsultarako eta proposamenerako organoa da Ertzaintzaren Kontseilua. Bi bileren helburua Ertzaintzaren antolaketa hobetzeko zenbait neurriri buruz eztabaidatzea izan da. Batzarrak sintonia onean eta elkarrekin lan egiteko giroan egin dira.
Bileran, akordio bat lortu da Ertzaintzaren ordezkaritza sindikalaren gehiengoarekin, 1. mailako agenteen eta ofizialordeen igoera-deialdien oinarriei buruz.
Bestalde, sailak gehiengo sindikalaren proposamen bat onartu du karrera profesionalari dagokionez.
Gainera, beste gai batzuk ere jorratu dira, hala nola lanpostuen zerrenda berria.