Emakundek Pasaian gertatutako emakumearen hilketa gogor salatu du eta hiritarrei euren gaitzespena agertzeko deia egin die

0
PRUEBA

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Pasaian gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta bere elkartasuna eta laguntza eskaini die eraildako emakumearen familiari eta gertukoei.

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria mota hau menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela eta dei bat luzatu die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko hiritar guztien jarrera aktiboa ezinbestekoa delako.