Barakaldoko Udalak La Felicidad kalean arrapala mekanikoak sortzeko azterlana kontratatu du

0

Amaia del Campo alkateak ekimena aurkeztu du, Barakaldoko espezialitate medikoak artatzen dituzten La Felicidad anbulatoriorako sarbidea hobetzeko. Proiektu hau herritarrek Beti Barakaldo! Agintaldi Planean hartutako konpromisoetako bat da.

Barakaldo aztertzen ari da jada nola hobetu La Felicidad kaleko anbulatoriorako irisgarritasuna, bertan artatzen baitira Barakaldoko espezialitate medikoak. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak ekimena aurkeztu du gaur goizean anbulatorioaren ondoan. «Proiektua idazteko eskatu berri dugu, eta horrek adieraziko digu zein sarbide mekaniko den egokia, nondik nora joan behar duen, zerbitzu berri horren kostua, obrak zenbat hilabete iraungo duen… Argi genuen hori zela irisgarritasuna hobetzeko esku hartu behar genuen eremuetako bat. Arrontegiko anbulatorioa, arrapala mekaniko batzuekin, eta La Pazekoa, eskailerak gainditzeko igogailua jarrita «, adierazi du alkateak.

Teknikariek egindako hasierako proiektuaren arabera, hiru arrapala mekaniko egingo dira La Felicidad kalean zehar. Behin betiko proiektua egiteko 6 hilabete dituen ingeniaritza batek aztertuko du proposamen hori. «Legealdiaren hasieran lau urte hauetan egingo genituen konpromisoak zehaztu genituen; konpromiso horiek Beti Barakaldo! programan jaso ziren eta barakaldar guztien aurrean hartu genituen, eta horien artean dago sarbide mekaniko hau jartzea. Espazio hau espezialitateen anbulatorioa da, beraz barakaldar askok bertara jotzen dugu. Malda duen eremu batean dago, eta, beraz, gune horri sarbide mekaniko bat eman behar zaio, adineko pertsonei edo mugikortasun-arazoren bat duten pertsonei igarotzea errezteko», nabarmendu du.

Irisgarritasuna hobetzea da Amaia del Camporen lantaldearen helburuetako bat, 2015ean Alkatetzara iritsi zenetik. Une horretatik aurrera, hainbat proiektutan lan egin da, eta esanguratsuena Irisgarritasun Unibertsaleko Plana idaztea da. Plan horri 8 milioi euro emango zaizkio planean jasotzen diren ekintzak garatzeko. «Gainera, azken urteotan 10 milioi euro baino gehiago inbertitu dira hirian sarbide mekanikoak instalatzeko. 2018an, lehen arrapala mekanikoak jarri genituen martxan Arrontegi auzoan, eta Lutxana, San Vicente, Lasesarre, Desertu Berria, Zuazo-Arteagabeitia eta Gurutzeta auzoetan zabaltzen joan ginen», gogorarazi du Del Campok. «Gure hirian irisgarritasuna hobetzen nola jarraitu aztertzen jarraituko dugu, guztiontzat irisgarria eta lagunkoia izan dadin».