Jardunaldiak eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak antolatzen dituzte
Zortzigarren urtez jarraian, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak erakunde barruan genero ikuspegia lantzeko jardunaldiak antolatu dituzte abenduaren 12an Bilboko Hika Ateneoan, 9:15etik aurrera. Informazioa eta izena emateko aukera dago www.elankidetza.euskadi.eus edo www.ongdeuskadi.org orrialdeetan, baita genero@ongdeuskadi.org helbidera idatziz.
«Entzuten al da emakumeen ahotsa?» izenburupean, erakundeek emakumeen parte-hartzean sakontzen jarraituko dute, garapenerako lankidetza bidezkoagoa, berdinzaleagoa, osoagoa eta ikuspegi intersekzional zabalagoa izateko. Iazko jardunaldietan beste pauso bat emateko oinarritik abitu ziren: emakumeak espazioetara bertaratu eta parte hartzen dutenean, entzuten, aditzen eta kontuan hartzen dituzten eztabaidatuko dute.
Inaugurazio-hitzaldia Nava San Miguel generoan eta garapenean nazioarteko adituak emango du, eta hausnartuko du genero-ikuspegiarekin lankidetza feministagoa izatea lortu ote den. Ondoren, Mujeres en la diversidad elkarteko Francy Fonsecak, lankidetza feministan aditua den Clara Murguialdayk eta Pikara Magazineko koordinazio-taldeko María Ángeles Fernándezek emakumeen ahotsa entzuten den eztabaidatuko dute.
Jardunaldiek bizipen-tailer batekin jarraituko dute, Sara Alvarez terapeuta sozial eta bideratzailearen laguntzarekin. Eguna bukatuko da Hiruki Larrosa kooperatibako eta Farapi Koop elkarteko kideen solasaldi batekin.