Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoak 11.300 arreta baino gehiago eman ditu aurten, aurrez aurreko kanalaren bidez. Egindako izapideen artean, erdiak (% 50) egiaztapen digitalekin lotuta egon dira (ziurtagiri digitala, Cl@ve eta Cl@ve osoa), ondoren Erregistroa (% 25), informazio-eskaerak (% 14) eta herritarrei Internet bidez izapideak egiteko ematen zaizkien laguntzak (% 10).