ZAINKETA ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Foru Dekretua, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onesten dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
- Kontratazio espediente hau onestea: Eibarko Egogain zentroan ikuzketa-zerbitzua. Aldez aurreko tramitazioa.
- Proiektu hau eta dagokion kontratazio espedientea onestea: Txara II eraikinaren lehen solairua bulego-erabilerara egokitzeko eraberritze partziala. Aldez aurreko tramitazioa.
- Zerbitzuen administrazio-kontratu honen bigarren aldaketa onestea: Pasaian zahartzeari eta lurpeko aparkalekuari buruzko erreferentziako zentroa gauzatzeko proiektuari dagozkion obren eta horri lotutako beste lan batzuen zuzendaritza fakultatiboari dagokiona.
- Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) finantzatzeko Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateekin formalizatutako hitzarmenen luzapena onestea.
- Zerbitzu kontratu honen Preskripzio tekniko partikularren pleguaren 10. apartatua eta administrazio-klausula partikularren agiriko ezaugarri koadroaren 19.1 apartatua aldatzea: berehalako harrera-zentroaren edo egonaldi laburreko zentroaren, egonaldi ertaineko harrera-zentroaren eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako autonomia-pisuen zerbitzua.
GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Lau goi mailako teknikari ekonomialari karrerako funtzionario izendatzea.
- Berrogeita bost kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikari aldizkako lan kontratudun langile finko izendatzea.
- Kanpainetan laguntzeko erdi mailako teknikari bat aldizkako lan kontratudun langile finko izendatzea.
- Lau administrazio orokorreko teknikari karrerako funtzionario izendatzea.
- 2024ko urriaren 15eko erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa ez onartzea: Gipuzkoako Foru Aldundiko 2023ko eta 2024ko enplegu publikoaren eskaintzetan sartutako plazak lehiaketa-oposizio bidez eskuratzeko hautaketa prozesuen deialdiak eta oinarri orokor espezifikoak onetsi zituena.
- Onestea Estatistikako Institutu Nazionalarekin (EIN) sinatu beharreko hitzarmena, EINen errolda-basetik datorren informazioa lagatzeko, azaroaren 15eko TER/1235/2023 Aginduan aurreikusitako lanen esparruan.
- Aurkeztea Foru Administrazioaren gardentasuneko betebeharren 2023. urteko betetze mailari buruzko txostena.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Baimena ematea Etorlur, Gipuzkoako Lurra S.A. sozietatearen kapital gehikuntza egiteko eta bertan parte hartzeko.
- Zerga zehapenak barkatzeko eskaera ebaztea.
- Konpromiso kredituen transferentzia Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan.
- Ordainketa kredituen transferentzia Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuan.
BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
- Onestea proiektu hau: Mendaron, GI-3821 errepidean, Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko 2. proiektu aldatua.
- Obra hauek gauzatzeko kontratua aldatzea: Mendaron, GI-3821 errepidean, Deba ibaiaren gaineko zubia osorik birgaitzeko 2. proiektu aldatua.
LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Onestea Etorlur, Gipuzkoako Lurra, SArekin sinatu beharreko hitzarmen orokorra, Gipuzkoako landa-udalerrietan etxebizitzak sustatzeko.