LGTBI+ berdintasunean izandako aurrerapenak modu parte-hartzailean ebaluatuko ditu Nafarroak. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) datorren urtean egingo dituen jardueren artean dago, eta gaur egin den Nafarroako LGTBI+ Kontseiluan eman da ezagutzera. Horrela, 8/2017 Foru Legea betetze maila baloratuko da, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa.