Martin Zimmermann konpainiak inauguratuko du 2025eko dFERIA

0
Martin Zimmermann, Création 2021

Martin Zimmermann suitzarraren Danse Macabre ikuskizunak emango dio hasiera 2025eko dFERIA. Martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta Alemania, Suitza eta Austria izango ditu herri gonbidatu. Danse Macabrerako sarrerak bihar, abenduak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.

Gorputzaren nagusitasun sinestezinarekin, Martin Zimmermann koreografo, zuzendari eta interpretea zirkuaren, dantzaren eta antzerkiaren artean mugitzen da. Bere lanaren erdigunean gizakia dago eta oraingoan Danse Macabren hiru pertsonaia tragikomiko eta hauskor aurkezten ditu: arau sozialetik aldendu dira eta leku eta une berean daude beren atsekabean.

Iñigo Burgui diseinatzaile eta publizistak sortu du 2025eko kartela. Bere lanak honako izenburua du Dena ikusten duen begia: dFERIA 2025en begirada bikoitza.

XXXI. dFERIArako 500 konpainia baino gehiagok eman dute izena eta 25 inguru izango dira 9 espazio eszenikotan antzeztuko diren ikuskizunak. Programazio osoa, urtarrila bukaeran aurkeztuko da.