Lau pertsona zauritu dira A-8an, Barakaldo parean izandako zirkulazio-istripu batean

0

Lau pertsona Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte A-8 autobidean, Barakaldo parean, hainbat talkaren ondorioz. Bi kilometroko auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan eta zazpi kilometrokoak Kantabriarako noranzkoan.

Gaur arratsaldeko zazpiak laurden gutxi aldera, lau autok istripua izan dute A-8an, Barakaldon, Zorrotzako bihurguneen inguruan. Istripuaren ondorioz, lau pertsona zauritu dira eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Bi errei itxi dituzte zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta zazpi kilometroko auto-ilarak sortu dira Kantabriarako noranzkoan eta bi Bilborako noranzkoan. 21:00etan bi errei itxita zeuden oraindik norabide bakoitzean.