Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak iraunkortasunarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa sakondu du, MAPIC+S proiektuarekin bat eginda

0

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak (HUN/NOU) kudeaketa iraunkorrarekiko konpromisoa sakondu du, MAPIC+S (Ingurumena eta Prozesu Kliniko Iraunkorragoak) proiektuarekin bat eginda. Ekimenaren bidez, Osasun Sistema Nazionalaren iraunkortasuna sustatzen da, asistentzia- eta kudeaketa-prozesuetan karbono-aztarna murrizten lagunduko duten neurriak ezarriz, neurri horiek azpiegituren diseinuan aplikatu ohi direnetatik haratago. NOUko Kudeaketa Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria den Mila Larrayozek duela gutxi  parte hartu du Diputatuen Kongresuan osasun-arloko profesionalek egindako proiektuaren ondorioen aurkezpenean. Profesional horiek ingurumen-iraunkortasunaren sektoreko adituak eta unibertsitateko katedradunak dira.