Bilbok «iF Design Student Award 2025» Zeremonia hartuko du ekainean

0
  • Munduko talentu gazteentzako diseinuko nazioarteko saririk ospetsuenetakoa da
  • 20 herrialdetik gorako 300 gazte baino gehiago etortzea espero da

Bilbok ekainean «iF Design Student Award 2025» sariak emateko zeremonia hartuko duela iragarri du iF Designek 2025eko urtarrilaren 10eko ostiral honetan Euskalduna Jauregian, munduko talentu gazte bikainenak saritzeko urtero egiten den ekitaldia, alegia. Zeremonia Bilboko Guggenheim Museoan egingo da eta iF Designek eta EIDE Euskal Diseinuaren Elkarteak antolatuko dute. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta kolaborazioa jasoko du.

iF Designek –erreferentziazko erakundea da nazioarte mailan, eta profesionalentzako diseinuko munduko saririk ospetsuenetako baten antolatzailea– eta EIDEk lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten 2024an, zeinaren bidez aipatu sarien zeremonia Euskadin egiteko oinarriak ezarri baitzituzten eta, halaber, tokiko diseinuaren industria, jardunbide egokiak eta kultura nazioarte mailan sustatzeko komunikazioa, informazio trukaketa eta lorpenak bultzatzeko konpromisoa hartu zuten, lehiakortasunerako tresna indartsua denez.

Era horretan, iF Designek EIDEren laguntza izango du 2025eko ekainaren 20an Bilboko Guggenheim Museoan sariak emateko egingo den zeremoniaren  antolaketan, eta Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izango du. Erakunde horiek, izan ere, partekatu eta bere egiten dute kultur eta sormenezko industriak, diseinua, talentu gaztea eta GIHrekin den konpromisoa sustatzeko helburua.

Nazioarte mailako parte-hartzea eta oihartzuna

Gutxi gorabehera 20 herrialde inguruko 300 ikasle etorriko dira Bilbora sektoreko enpresak, profesionalak eta Euskadiko eta Nafarroako eskola eta unibertsitatetan diseinua ikasten ari diren gazteak ere bilduko dituen ekitaldira. Urtero 72 herrialdetako 10.000 kontzeptu inguru aurkezten dira lehiaketara. Adituen nazioarteko epaimahai independente batek emango du guztira 50.000 euroraino heltzen den sari gutiziatua kontzepturik nabarmenenentzat, kontzeptu irabazleak iF Designen beraren plataforman online argitaratzeko eta nazioarteko bitartekoen eta sare sozialen bidez nahiz Taipein egingo den erakusketa baten bidez zabaltzeko.

Nazioarteko 2.400 agente eta komunikabide espezializatu zein orokorrek baino gehiagok emango dute Bilboko ekitaldiko komunikazioen berri, eta euskal diseinuak toki nabarmena izango du bertan.

Izen-ematea, otsailaren 5era arte

«iF Design Student Award 2025» sarirako hautagaiak doan erregistratu daitezke 2025eko otsailaren 5era arte. Sariaren kategoriak Nazio Batuen 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuetatik (GIH)15 helbururi dagozkie. Kontzeptuak diseinuko ikasleek edo graduatu berriek (gehienez, duela 2 urte) diseinatu beharko dituzte eta garai honetako erronka global premiazkoenentzako konponbideak azaldu beharko dituzte.

Zeremoniaren inguruko jarduerak

if Designek programa oso bat antolatu du EIDErekin batera bi egunetarako, sariaren nazioarteko irabazleei harrera egin eta horiei Bizkaia eta Bilboren (Diseinuaren Unesco Hiria da 2014tik) eite sortzailea bertatik bertara erakusteko. Kultura- eta sormen-industrien (KSI) garapenari lotutako prestakuntza-zentro eta toki nabarmenak erakusteaz gain, gizarte-eragileei zuzendutako berrikuntza irekiko tailer bat ere jasotzen du programak hiriak 2030era begira dituen erronkei buruz, eta baita nazioarteko networking ekitaldi bat ere Azkuna Zentroan sariak emateko zeremoniaren bezperako gauean.

Ekitaldi nagusian sariaren nazioarteko babesleak egongo dira hiru euskal erakundeez eta iF Designez eta EIDEz gain, hala nola: Alemaniko GROHE, Taiwango Wonderland eta Compal Electronics eta Txinako Casarte markak.

Informazio gehiago