Amaia Barredo: «Ekarpen positiboa egin du Getariako, Bizkaiko eta Aiarako ardo tradizionalak nazioartean merkaturatzeko
Europako Batzordeak baimena eman du «txakolin» terminoa erabiltzeko, Getarian, Bizkaian eta Araban Euskal Autonomia Erkidegoko hiru jatorri-deiturek egiten duten ardoari erreferentzia egiteko. Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, «Getariako, Bizkaiko eta Aiarako ardo tradizionalak nazioartean merkaturatzeko ekarpen positibotzat» jo du.
Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko Erregelamendua, nekazaritzako produktuen merkatuen antolaketa erkidea sortzekoa, kontuan hartuta, Bruselak «Txakolina» termino tradizionalaren aldaketa onartzeko eskaera aztertu du, eta oniritzia eman dio.
Batzordeari aurkakotasun-adierazpenik aurkeztu ez zaionez, «Chacolí-Txakolina» termino tradizionala aldatzea onartu da, eta babestutako termino tradizionalen erregistro elektronikoan inskribatu da.
Batzordearen exekuzio-araudiaren arabera, gaur argitaratu da UE-DOUE´ren Egunkari Ofizialean «Chacolí-Txakolina» termino tradizionalaren aldaketa, eta, beraz, «Txakolina» sartu da erregistratutakoen ondoan.