Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die

0

Parkinsoneko paziente asko erortzeko beldurrez bizi dira beren eguneroko jardueretan. Ustekabeko istripu horiek lesio larriak eragin diezazkiekete. Erorketak, oro har, mugimen-urritasunekin lotutako mugikortasun-arazoek eragiten dituzte, hala nola ibileraren izozte fenomenoa (ingelesez Freezing of Gait, FOG ).

Beste sintoma batzuk ere eragiten ditu ere; esaterako, narriadura kognitiboa, ikusmenaren narriadura, depresioa, antsietatea eta lo falta. Hortaz, gaixotasun honek pazientearen eguneroko bizitza mugatzen duten osasun-arazo larriak eragiten ditu eta hoorekin batera, haren erorketen % 10ak hezur-haustura hilgarriak eragiten ditu.

Arazo horri irtenbidea ematen laguntzeko, Golden Gait Biotech startup gipuzkoarrak horrelako erorikoak murriztea eta prebenitzea helburu duen botika bat garatzen ari da, pazienteen osasuna errazteko. Beren aurrerapenen froga gisa, sendagai horrek konpainiak egindako azterketetan erakutsitako eraginkortasunak emaitza oso positiboak ematen dit; izan ere, botika hartu zuten pazienteen % 45ek erorketak murriztu dituzte.

Erorketak murrizteaz gain, botikak beste onura batzuk ere baditu, esate baterako; parkinsona duetn pazienteen mugimenduak hobetzen laguntzen du. Emaitza positibo horiek erakusten dute pazienteak seguruago sentitzen direla oinez doazela, startupetik adierazi dutenez. ”Emaitza positibo hauek erakusten dutena da; pazienteak seguruago sentitzen direla oinez doazenean”, adierazi dute startupetik.

Farmako honek eskaintzen duen beste abantail nagusi bat pazientearen gorputz posizioaren egonkortasuna mantentzen laguntzen duela da. Horri esker, “pazienteak posizio estatiko bat eta gorputz-koordinazioa izan ditzake, eta aldi berean, ‘DLI’-a hobetu ahal izango du (kontrolatu gabeko mugimendu bat eta levodoparekin (L-DOPA) lotua dagoena)”, diote Golden Gait enpresatik.

Golden Gait logo