Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 2,9 milioi euro bideratu ditu trantsizio energetikoko ekintzak bultzatzeko bost laguntza-deialdi egiteko. Deialdiak gaur, asteartea, urtarrilak 14, argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Ekintza horien helburua da berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea. Eskaerak aurkezteko epea asteazken honetan, hilak 15, hasi eta otsailaren 14an amaituko da.