Nafarroako Gobernuak irrati digital autonomikoko bost lizentzia eman dizkio Ser Katea, «Los 40», Cope, Naiz Irratia eta Ática FM irratiei

0

Nafarroako Gobernuak erkidego mailako irrati-lizentzia digitalen lehiaketa publikoa ebatzi du, eta horrela modalitate horretan emititzeko bost baimen eman dira, horietatik lau Ser Katea, «Los 40», Cope eta Naiz Irratia irrati komertzialentzat eta beste bat Ática FM irabazi asmorik gabeko irrati komunitarioarentzat.