Gazteen delinkuentziari, hezkuntza inklusiboari eta pertenentzia-sentimenduari buruz gazteek egindako hiru ikerketa saritu dira

0

Irene Ibarz Vidador, Ainara Sánchez Liceaga eta Leire Huarte Barber nafarrak saritu dituzte GrAL/MAL sarien IV. edizioan, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (INJ-NGI), Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken Departamentuaren mendekoak, deituta, gazteriaren arloko tokiko ikerketa aitortu eta bultzatzeko. Egileek, guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA-NUP) ikasleak, gai oso desberdinak jorratu dituzte beren lanetan, hala nola gazteen delinkuentziaren kausak, ikasgela alternatiboak praktika inklusibo gisa gaitzea eta jatorri migratzailea duten ikasleekiko pertenentzia-sentimendua.