Mikel Irujo Amezaga Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak Startup Leaders programari amaiera eman zion atzo arratsaldean. Programa Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoak diseinatu zuen, pertsonen kudeaketan esperientzia duten profesionalak eta startup edo proiektu teknologiko edo berrikuntza-proiektuen kudeaketan lidergo-gaitasunak dituzten profesionalak trebatzeko.