Laudioko Guardian Glass enpresaren egoera baloratu egin du Mikel Jauregi sailburuak

0

Mikel Jauregi sailburuak Laudioko Guardian Glass enpresaren egoera baloratu egin du: «Gaur izan dugu Laudioko Guardian Glass enpresaren itxieraren berri. Enpresa bat itxiko dela iragartzea albiste txarra da beti; lehenik eta behin, enpresako langileentzat, haien familientzat, Araialdea haraneko ingurune osoarentzat eta herrialdearentzat. ⁠Eusko Jaurlaritzatik enpresa-proiektuaren jarraipenean sinesten dugu, eta irtenbidea bilatzeko lanean ari gara, etorkizuneko enpresa-proiektu sendo berri batean oinarrituta».