Istanbulera doazen athleticzaleentzako informazioa

0

Istanbuleko agintariek zenbait argibide helarazi dizkiote Athletic Clubi, Tüpras Stadyumunera partida ikustera doazen zaleek errespetatu beharko dituztenak

Athletic Club ez da bakarrik egongo Europa Legueko Liga Faseko azken-aurreko jardunaldian Istanbulera egingo duen bigarren bisitan. Zale zuri-gorrien 600 ordezkari baino gehiago izango dira Besiktas JK taldearen aurkako partidan, asteazkenean, urtarrilak 22, arratsaldeko 18:30ean (16:30ean Euskal Herrian) Tüpras Stadyum zelaian jokatuko dena.

Turkiara joango diren athleticzaleak Taksim Gezi Parken batuko ditu Istanbulgo poiziak, 15:00etan. Handik, zale zuri-gorriak oinez abiatuko dira estadiora poliziak lagunduta, 15:30ak aldera. Estadioa elkargunetik oinez 10 minutura dago.

Era berean, Istanbulgo poliziak antolatutako segizioan parte hartu nahi ez duten zaleek 15:30etik aurrera (ateak irekitzea) bertaratu ahal izango dira zelaira, baina agintariek pertsona horiek Athletic Cluben bereizgarriekin ez joateko eskatu dute.

Ezarritako protokoloak honako hauek aurreikusten ditu: estadioko bisitarien sektorera iristean sarreren aztertzea, tornuak pasatu aurretik gorputza miatzea, tornuak pasatzea eta zaleak zelai barruan daudenean gorputza bigarren aldiz miatzea. Hurrengo argazkian, Tüpraere Stadyumun zelaian baimenduta ez dauden elementuak ageri dira.

Era berean, Turkiako Poliziak astelehen honetan baieztatu dio Athletic Clubi gure zaleek ikurrinak eraman ahal izango dituztela Besiktasen zelaira.