Altza, 1931-1937: Ilusio galduen kronika” dokumentala

0

Oroimenerako berreskuratu du II. Errepublikako udalbatzako kideen ibilbidea eta Altzako garapena

Donostiako Udalak, Ekialdeko Barrutiko Batzarraren bitartez, «Altza, 1931-1937: Ilusio galduen kronika« dokumentala argitara eman du. Bertan, 1931nn Altzako Udal hautetsien Udalbatza osatzen zuten pertsonen ibilbidea eta garai honetan Altzak izan zuen garapena berreskuratzen da.

Dokumentala, euskaraz egina gaztelaniazko azpitituluekin, Altza Historia Mintegia elkarteak, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen sailarekin elkarlanean burutu da.

2021eko irailaren 11n, Donostiako Memoria Historikoaren Egunarekin batera, Udalak Altzan 1931. urtean, II. Errepublika garaian eratutako Udalbatza omentzeko ekitaldia egin zuen.

Ekitaldian plaka oroigarri bat jarri zen Altzako Alkateordetzan, Altzako azken udalbatza hautetsia oroitzeko.

Bertan parte hartu zuten udal talde politiko guztietako ordezkariek, Altzako azken udalbatzako kideen senideek eta elkarte memorialista desberdinak.