2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 14ra
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak gaur ireki du aisialdirako ontzien titulazioak aztertzeko 2025. urteko lehen deialdirako eskabideak aurkezteko epea; 2025 01 27tik 2025 02 14ra arte.
Azterketa egiteko eskabidea betetzeaz gain, dagokion tasa ordaindu beharko duzu esteka honen bidez: www.nasdap.net/gesdocpas , aukeratu «Laketontziak: azterketarako eskabidea». Izena emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez duten pertsonak ez dira inskribatutzat joko.
Dokumentazioa eta ordainagiriak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: deportibak@euskadi.eus On line egindako eskaerak deialdi bakar baterako baino ez du balioko. Geroko deialdi batean parte hartzeko beste eskaera bat egin behar da.