Barakaldo Santa Ageda erromeria tradizionalerako prestatzen ari da, Arroletza mendian

0

Ermita mezetarako irekiko da asteazkenean, hilak 5, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan; igandean, hilak 9, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan Urtero bezala, hilaren 5ean (09:30etik 13:30era) eta 9an (10:00etatik 12:00etara) doako taxi zerbitzua eskainiko da, mugikortasun arazoak dituzten adineko pertsonak ermitara igotzeko Barakaldoko Kastrexana auzoak herriko jaiak ospatuko ditu otsailaren 4tik 9ra, hogei jarduera baino gehiagorekin: lehiaketa gastronomikoak, emanaldiak, dj-ak, erromeria eta maskarada tradizionala

Datorren otsailaren 5ean Santa Ageda eguna ospatuko da; oso egun berezia Barakaldorentzat eta Kastrexana auzoarentzat, Arroletza mendiko ermitara egiten baita erromeria tradizionala. Artisautzako produktuak dituzten postu ezberdinek baselizarako igoerari zaporea emango diote berriro. Tradizioak agintzen duen bezala, hilaren 5ean bertan eta jaiaren ondorengo asteburuan egingo da, hilaren 9an.

Erromeria honetako fededun guztiei harrera egiteko, meza-ordutegi bereziak antolatu dira ermitan, Santa Agedaren tailua dagoen tokian. Horrela, asteazkenean, hilak 5, mezetara joan ahal izango da 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Hurrengo igandean, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.

Baselizara iristeko bi bide daude: herrikoiena eta xumeena, Gurutzetatik abiatzen dena, eta Kastrexanatik hasten den bidea. Aurten erroskillak, San Blas kordoia, taloa, artisau-produktuak… erosteko postuak ere egongo dira.

JAIAK KASTREXANAN
Barakaldoko Kastrexana auzoan asteartetik, hilak 4, eta igandera bitartean, hilak 9, herriko jaiak ospatzen dira. Hogei jarduera baino gehiagoko programarekin, mozorro lehiaketa, erromeria, haurrentzako festa, parrilladak, lehiaketa gastronomikoa, Bocabeats eta Etxebarria Aita-Seme, Dj Meitor eta igandean, hilak 9, 12:30ean ospatuko den maskarada tradizionalaz gozatu ahal izango da.

Gainera, Hezkuntza Arloaren laguntzarekin, Larrazabalgo Eskolak 12:00etatik 15:00etara egongo dira zabalik, otsailaren 5ean (asteartea) eta 9an (igandea) bisitak egin ahal izateko.