Marcelo Gangoiti Sariaren epaimahaiak, lau erakunde antolatzaileen ordezkariek osatua — Eusko Jaurlaritza (SPRI), Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro Irakasgunea —, aurtengo saria LOINTEK enpresari ematea erabaki du.
Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da:
- Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala: LOINTEK erreferente bihurtu da mundu mailan, elektrizitate berriztagarri termosolarreko instalazioetarako lurruna sortzeko sistemen diseinuan, fabrikazioan eta horniduran, berrikuntzarekiko konpromisoari eta iraunkortasunaren aldeko apustuan aurrera eginez.
- Nazioarteko presentzia: 50 herrialde baino gehiagotan dihardu, hazkunde global sendoa eta erantzukizun sozial eta ingurumenarekiko arduratsua izanez.
- I+G+b arloko inbertsioa: Urteko fakturazioaren %3,25 ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzen du, bere lehiakortasuna eta berrikuntza-gaitasuna sendotuz.
- Berdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa: LOINTEK enpresa etiko eta eredugarria da berdintasunaren sustapenean eta Bizkaiko talentuaren garapenean konprometitua.
Saria Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Jon Ansoleaga SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eman zieten Serafín, Javier eta José Antonio Loroño anaiei.
Ivan Miñambres, Portugaleteko zinema-ekoizleak, parte hartu du ekitaldian, eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eman dio amaiera.