Guztira 35 upategik parte hartuko dute astelehen honetan hasi eta otsailaren 5era arte egingo den Barcelona Wine Week nazioarteko azokan. 22 upategi Nafarroa JDren standean egongo dira eta beste 13k stand propioa izango dute. Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilaria den Jose Mari Aierdi 5. edizio honen irekieran izan da. Nafarroako upategi ugari bildu dira, Nafarroako JDren stand bateratuan parte hartu dutenen kopurua nabarmen handitu baita (2024an 14 eta aurten 22). Gainera, Nafarroako Patxaranaren Kontseilu Arautzailea INTIAk kudeatutako Nafarroako stand bateratuan egongo da.