Gaurko Gobernu Kontseiluan onartu da 25 milioi euroko abala ematea Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito SA (EFC) finantza-erakundeari, Europako Inbertsio Bankuaren (EIBren) aurrean. Euskadiko ETEen garapena bultzatzeko kreditu-lerro bat da, finantza-sektoreak eskaini ohi dituen inbertsio-proiektuetarako finantzaketa-bideak eskaintzen dituena.
Luzaro EFC finantza-erakundeak Finantzen Euskal Institutuaren % 17,65eko partaidetza du.
Finantzaketa-bide horiek partaidetza-maileguak deitutakoak ematean gauzatzen dira batez ere. Mailegu horiek ezaugarri hauek dituzte: itzultze-epe luzea, amortizazio-gabealdi luzea eta kostu aldakorra, neurri batean ETE onuradunak maileguaren bizitzan zehar lortutako irabaziei lotuta.
Luzaro EFCri emandako kreditu-lerroa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren abalarekin, gehienez ere 12 urteko epean formalizatuko da, eragiketa amortizagarrietarako, gehienez ere 4 urteko gabealdiarekin eta 8 urteko gabealdiarekin amortizazio osoa duten eragiketetarako, eta zenbait itzultze partzialetan ordainduko da 2025ean eta 2026an.